Enpresa soluzioen gaitasun nagusia prozesuen automatizazioa da. Enpresa baten prozesuak zeintzuk diren antzematea eta zehaztea ezinbestekoa da edozein kudeaketarako software era egokian ezartzeko. Behar den moduan ezartzeko funtsezkoak dira ezagutza teknikoak, baina baita ezagutza komertzialak, ekonomikoak, legegintzakoak... etab. ere, soluzioa benetako beharretara moldatzen dela eta indarreko arautegia (adib. LOPD) betetzen duela zihurtatzen dutenak.
Euskotec-en kalitatezko lana burutu nahi dugu. Hori dela eta akordioak dauzkagu proiektuaren onargarritasun juridiko eta teknikoa bermatuko dituzten kudeaketa enpresarialaren arloan espezializatuak diren korporazioekin.
Bezeroekiko harremanen administrazioa, CRM, bezeroarengan oinarritutako negozio estrategia baten parte da. Ideiaren atal nagusienetariko bat bezeoei buruzko informazio kopuru ahalik eta handiena batzea da, beren eskaintzen balioa zehaztu ahal izateko. Enpresak lan egin behar du beren beharrak ezagutzera heltzeko eta horrela eskaintza bat aurreratu ahal izateko, atentzioaren kalitatea hobetuz.
Eskeintza hobetzeari buruz aritzen garenean esan nahi duguna zera da, bezeroei beren beharrak erabat asetzen dituen soluzioak eskeintzea, behar berriak eragin gabe.
Merkatuan CRMaren kudeaketarako soluzio informatiko ugari daude, bakoitza bere akats eta gaitasunekin. Kasu bakoitzean beharrezkoa izango da soluzio egokiena zein den aztertzea eta proiektua horren arabera garatzea.
Enpresaren baliabideen antolaketa sistemak ( ingelesez enterpise resource planning, ERP ) enpresa baten alde operatibo edo ekoizkorrekin zerikusia daukaten praktika asko integratu eta automatizatzen dituzten kudeaketa sistemak dira.
ERP sistemak enpresaren kudeaketarako sistema integralak dira. Aplikazio bakar batean batzen diren parte ezberdinez osatzeagaitik desberdintzen dira. Parte hauetako bakoitza eremu ezberdin batetarako erabiltzen da: ekoizpena, salmentak, erosketak, logistika, (mota ezberdinetako) kontabilitatea, proiektuen kudeaketa, GIS (informazio geografiko sistema), inbentarioak eta biltegien kontrola, eskariak, nominak, etab. Parte guzti hauen batura bat dela esanda bakarrik definitu dezakegu ERP bat. Hau da oinarriz ERP baten eta beste kudeaketarako aplikazio baten arteko ezberdintasuna. ERPak enpresaren negozio prozesu guztien funtzionamendurako beharrezkoa den guztia kudeatzen du. Ezin dugu ERP bat dela esan negozio prozesuetako batek edo gutxi batzuek bakarrik osatzen badute. ERParen definizioak berak “edozein momentutan edozeinentzat informazio guztiaren erabilgarritasuna” beharrezkoa dela esaten digu.


