TLF: 94 434 46 00 Euskera Castellano English
dCap Logo GNU Linux
Bulb representing idea
Enpresa txiki batek bere zentralita eduki ahal izatea ideia zoragarria da, eskeinitako zerbitzua korporazio handiek daukatena bezalakoa izatea ideia zoragarria da. Hau da, IP ahotsa ideia zoragarria da.
Ubuntu Logo
Ubuntu Linux-erako zerbitzari nahiz lan-postuetarako enpresa euskarria emango dizugu.
pic
Euskotec-en, sektorearen estandarretan oinarritutako garapenean sinisten dugu, gure web-etan soluzio hobeak eskeintzea posible egiten bait digute.
Euskotec Systems :: Sistemak :: Sare zerbitzuak

Pertsonalizatutariko posta enpresa ertain batek eduki behar lukeen lehenengo gauzetariko bat da. Euskotec-ek zerbitzu hau eskeintzen du, osatzen duten beste hainbatekin batera.

  • Anti-spam (zarama-posta) soluzioak

    Egurero ordubete zarama-posta ezabatzen pasatzeaz nazkatu zara? Anti-spam filtroek egoera hau desagertarazi dezakete, langilearen ekoizkortasuna hobetuz.

    Zerbitzu honek zure sistemara bidalitako mezu bakoitza aztertzen du, mezu bakoitzak spam-a izateko potentziala balioetsiz. Azkenik, Spam bezela sailkatutako mezuak bere karpetara mugituko dira.

  • Mezuen erantzun automatikoa

    Oporretan zauden bitartean zure posta sistemak automatikoki mezuei erantzutea behar baldin baduzu, hau bilatzen duzun soluzioa izan daiteke.

Erabiltzaile zentralizatuak (zerrenda)

Erabiltzaileen zerrenda zure sareko zerbitzu bakoitzerako (ordenagailua piztu, posta elektronikoa, CRM...etab) enpresako langile guztientzat erabiltzaile eta pasa-hitz bakarra eukitzeko modu erraza da.

Web-ean nabigazio zihurra

Enpresa bateko ordenagailuen aurkako erasoetariko asko bisitatzen dituenaren ordenagailua hondatzeko apropos diseinatu diren web orri batzuetatik etorri daitezke. Agian gure etxeetan arriskatu gaitezke, baina enpresetan ez genuke gauza berbera egin behar.

  • Web nabigaziorako filtroak

    Zure enpresarentzat lanpostu bat konpontzeko diru eta denboraren ondorioz galera ekonomikoak eragin dezaketen orri horietan zure langileak sartzea ekidin ezazu, zure segurtasuna edo ekoizkortasuna hondatu dezaketen web-etan sartzea eragotziz.

  • Web antibirusa

    Zenbat gauza deskargatzen digutu internetetik? Asko, milaka, eta egunak pasa ahala gero eta gehiago. Ez genuke internetetik deskargatzen dugun informazioa aztertu beharko, birus edota bestelako programa kaltegarrien bila? Guk baietz uste dugu, eta hori dela eta zure sare perimetroaren babeserako sistemak ezartzea komenigarria dela uste dugu.