TLF: 94 434 46 00 Euskera Castellano English
dCap Logo GNU Linux
Bulb representing idea
Enpresa txiki batek bere zentralita eduki ahal izatea ideia zoragarria da, eskeinitako zerbitzua korporazio handiek daukatena bezalakoa izatea ideia zoragarria da. Hau da, IP ahotsa ideia zoragarria da.
Ubuntu Logo
Ubuntu Linux-erako zerbitzari nahiz lan-postuetarako enpresa euskarria emango dizugu.
pic
Euskotec-en, sektorearen estandarretan oinarritutako garapenean sinisten dugu, gure web-etan soluzio hobeak eskeintzea posible egiten bait digute.
Euskotec Systems :: Internet :: Web garapena
Web Mundua
  • Zure negozioa jende gehiagok ezagutzea nahi?
  • Zure bezeroek zu interneten aurkitu ahal izatea nahi?
  • Zure bezeroei zerbitzu bereziak eskeini nahi?

Horrela baldin bada, zure jarduera hedatzearen, eta zure bezeroei XXI. mendeko topagune bat eskeintzearen bidez zure negozioaren prozesuetan lagunduko duen web korporatibo bat eukitzea aholkatzen dizugu. Euskotec Systemetik zure Interneteko bisita-txartela garatzen eta diseinatzen dugu, gazte eta dinamikoa dena, gaur egungo web garapenaren kanon berrietan egokitzen dena.

Ez zaitez ezergatik kezkatu, interneten portal bat argitaratzeak dakarren prozesuaz erabat arduratuko bait gara. Zure domeinua erregistratu eta gure zerbitzariaren alorrean kokatuko dugu, web bat edukitzea munduko gauzarik errazena bihurtu dadin.

WEBS ACTUALIZABLES

Web bat daukazu baina honen edukia zaharkituta dagoela ikusteaz nazkatu al zara? Web-aren edozein zati aldatzeko programatzaile bat deitu behar izateaz nazkatu al zara? Euskotec-en sortzen ditugun garaiko portaletan edukien kudeatzaile bat eransten dugu. Honen bidez, zure portalaren atal ezberdinak modu errezean gaurkotu ahal izango dituzu zure kasa, eta ez gaituzu aldaketa txikiena ere egiteko berriz kontratatu beharko.

Hala ere, beharrezkoa balitz , Euskotec eginbehar horretaz arduratuko litzateke.