TLF: 94 434 46 00 Euskera Castellano English
dCap Logo GNU Linux
Bulb representing idea
Enpresa txiki batek bere zentralita eduki ahal izatea ideia zoragarria da, eskeinitako zerbitzua korporazio handiek daukatena bezalakoa izatea ideia zoragarria da. Hau da, IP ahotsa ideia zoragarria da.
Ubuntu Logo
Ubuntu Linux-erako zerbitzari nahiz lan-postuetarako enpresa euskarria emango dizugu.
pic
Euskotec-en, sektorearen estandarretan oinarritutako garapenean sinisten dugu, gure web-etan soluzio hobeak eskeintzea posible egiten bait digute.
Euskotec Systems :: Sistemak :: IP Ahotsa - Telefoniaren etorkizuna

Latak IP ahotsa edo IP telefonia datu eta ahots sareen arteko batasuna zilegitzen du, manengu kosteen aurrezpena eta funtzioen hobekuntza ekarriz.

IP ahotsa etorkizuneko telefonia da. Ahots seinaleak datu bihurtuz dauden sare zabalak (adibidez, internet) erabili daiteke deiak igortzeko, interneterako konexioa edukitze hutsaren kostearen truk.

Hau mesedegarria da batez ere ordezkaritzak dituzten enpresentzat, haien arteko distantziarengatik kezkatu beharrean ( nahiz eta nazioartean izan) haien arteko deiak debalde izango baitira.

IP ahotsari buruz gehiago ikasi

ASTRISK: Zentralita

Asterisk Logo Asterisk zentral telefoniko (PBX) baten software librerako aplikazio bat da (GPL lizentziapean). Edozein PBX bezala, telefono kopuru zehatz batekin konektatu daiteke haien artean deiak igorri eta jasotzeko, eta baita VoIP ahotsaren hornitzaile batekin edo RDSL linea batekin. Asteriskek lehen PBX tradizionalen sistema garestietan bakarrik ikusten ziren ezaugarri asko ditu: ahots postakutxa, konferentziak, IVR, deien sailkapen automatikoa...eta askoz gehiago.

Hala ere zentralita honen gaitasun nagusia edozein lanetara egokitu daitekeela da; adibidez, posible da zure CRMarekin konektatzea, norbaitek zure bulegora deitzean zeure pantailan deiaren igorlearen datuak agertzea zuk ezer egin behar izan gabe, edo luzapen batera deituz argi batzuk piztea, adibidez.