Enpresa txiki batek bere zentralita eduki ahal izatea ideia zoragarria da, eskeinitako zerbitzua korporazio handiek daukatena bezalakoa izatea ideia zoragarria da. Hau da, IP ahotsa ideia zoragarria da.
Ubuntu Linux-erako zerbitzari nahiz lan-postuetarako enpresa euskarria emango dizugu.
Euskotec-en, sektorearen estandarretan oinarritutako garapenean sinisten dugu, gure web-etan soluzio hobeak eskeintzea posible egiten bait digute.
Euskotec Systems :: Sistemak
Euskoteken sistemen aholkularitza integraleko zerbitzuak eskeintzen dizkizugu, GNU/Linux-en inguruko soluzio zabaletan espezializatuak. Gaur egungo enpresa txiki eta ertainek jasaten dituzten telekomunikazioen premiak asetzen ditugu, datu eta ahotsezko soluzio ugari aurkeztuz.



Arazoak al dituzu zure sarearekin? Euskotec zure sare korporatiboaz arduratu daiteke, edo zure enpresan sistema saila balego, harekin elkarlanean aritu. Behar den guztia zure sareak zuzen jardun dadin eta zeu kezkatu behar ez izateko.
Zeure domeinuarekin osatutako posta elektronikoa, erabiltzaileen zerrenda, zentralizaturiko fitxategi zerbitzariak, proiektuen kudeatzaileak... Zure sareak behar edo nahiago dituen zerbitzu guztiak gure profesionalek kudeatu ditzakete.
IP ahotsa edo internet bidezko telefonia, telefonia beraren etorkizuna da. Euskotec-en kalitate/prezio harreman bikaina eskeintzen duten GNU/Linux-en oinarrituriko zentraliten alde aurkezten gara. Gure profesionalak oso gaituak dira lan mota hauetarako, dCAp Ziurtagiriak abalatzen dituelarik.
Zure enpresaren ekoizkortasuna hurrengo pausora eskutik eramango duten enpresa kudeaketarako soluzioak garatzeko eta ezartzeko aukera eskeitzen dizugu.